Itxi

Faktoria

Malta

Herri segurua den arren, aurpegi iluna du: mafia, diru zuriketa, jokoa...

Maltak bi aurpegi dituela esan digu Juanjo San Miguel nazioarteko gaietan adituak. Gogora ekarri dugu ere 2017ko urrian hil zuten kazetaria, Daphne Caruana Galizia, bonba-auto bat leherrarazita.

  • Maltan, bonba-autoz hil zuten Daphne Caruana Galizia kazetaria

    Maltan, bonba-autoz hil zuten Daphne Caruana Galizia kazetaria

    16:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Maltan bi urtez bizi izan den euskaldun batekin ere hitz egin dugu, Malen Ulaziak bere esperientziaren berri eman digu 'Faktoria' saioan. Oso gustura eta seguru sentitu izan da Maltan, aurpegi ilun hura ezkutuan gordetzen dutela uste du Ulaziak.

Malta Europako Batasuneko kidea dela. Aferak 'arazo sistematikoak' azalerazi dituela uste du Europar Batasunak, eta herrialdeari eskatu dio neurriak har ditzan ikerketa independentea bermatzeko eta hilketa argitu eta epaileen aurrera gaizkileak eramateko. Gogoratu agintarien ustelkeria aferak ikertu eta zabaldu zituela Daphne Caruana Galizia kazetariak, baita lehen ministroa eta bere emaztearenak ere. Kazetariaren gertukoek gobernua bera egin zuten hilketaren erantzule. Kazetariaren hilketa argitzeko ikerketak aurrera egin ahala, dimisioa ematera behartuta ikusi dute beren burua gobernuko hainbat agintarik: tartean bi ministrok eta kabinete-buruak, eta badirudi urtarrilean lehen ministroak egingo duela, Juseph Muscatek, Maltako lehen ministroak, abendu honetan egindako adierazpen ofizialaren arabera.