Itxi

Faktoria

Pablo Joxe Aristorena

'Frantziako alderantzizko hipoteka sistema Espainiara ere iritsiko da'

Fantziako pentsio erreformarekin lotuta 'Viager' alderantzizko hipoteka sistemaz hitz egin du Faktorian Pablo Joxe Aristorenak. Nafarroako Medikuen Sindikatuak lorturiko akordioaz ere jardun da.

  • Pablo Joxe Aristorena

    Pablo Joxe Aristorena

    7:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nafarroako Medikuen Sindikatuak bertan behera utzi du greba, Nafarroako Gobernuarekin akordioa lortu eta gero. Pablo Joxe Aristorenak 'greba politikoa' izan dela iritzi du, azken bi gobernuen aurka sindikatu zehatz batek egindakoa dela argudiatuz. Osasun publikoa hobetzea baino soldata igoerez arduratudirela dio Aristorenak, eta ez direla gainerako langileez gogoratu gaineratu du.

Frantzian pentsio sistemaren erreformaren aurkako protestek aurrera jarraitzen dute eta bertan gorakada izaten ari den alderantzizko hipoteken sistemaz ere hitz egin du Pablo Joxe Aristorenak: Viager sistema. Norbere etxebizitza saltzean oinarritzen da pentsioaren truke, baina bizi bitarteako erabilera norberak egiten du.