Itxi

Faktoria

Faktoria, urtarrilaren 2an

Gure auzoak eraginik al du bizitza itxaropenean? Erantzuna, 'Faktoria'n

Otxarkoaga eta Indautxu auzoak alderatu ditu Iñaki Guridi lankideak, erreportaje batean. Gainera, Roberto Uriarte elkarrizketatuko dugu.

  • Otxarkoagako irudi bat

    Otxarkoagako irudi bat

Hiri edo herri bateko auzo zehatz batean jaiotzeak eraginik al du bizitza itxaropenean? Hala dio The Lancet aldizkari zientifikoak egin duen ikerketak. Nazioarteko ikerketa gurera ekarriko dugu, Bilbora. Otxarkoaga eta Indautxu auzoak alderatu ditu Iñaki Guridi lankideak, eta ostegunean, urtarrilaren 2an, entzungo dugu erreportajea 'Faktoria' albistegian. Betsalde, Roberto Uriarte, Podemos Euskadiko diputatua elkarrizketatuko dugu.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, komunikabideen entresaka egingo dute Mikel Garcia eta Xabier Landabidea kolabotzaileek. Gainera, EMAKTIVA, egoera ahulenean dauden emakumeei  lan munduan sartzen laguntzen dien proiektua, ezagutuko dugu, eta Astigarragara joko dugu, andre gobadariak omentzeko parkea zabalduko dutelako.

07:00etatik 13:00etara zabalik izango da 'Faktoria'.