Itxi

Faktoria

Juan Izeta

'Lau-bost urte barru, garunetik gidatuko ditugu exoeskeletoak'

Gogoa enpresako negozio arduradunak kontatu digu ingeniaritza biomedikoaren arloan nola ari diren garatzen. Bertan diseinatutako 'Hank' eskeletoarekin fisioterapia nola egiten duten ere ikusi dugu.

  • Maier Uteriño,`Hank' exoeskeletoa erabiltzen Gogoa-ko fisioterapeuta eta injeniari banaren laguntzaz

    Maier Uteriño,`Hank' exoeskeletoa erabiltzen Gogoa-ko fisioterapeuta eta injeniari banaren laguntzaz

    16:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Moto istripu zorigaiztoko batek bularretik behera mugimendurik gabe utzi zion gorputza Maier Uteriñori. Errehabilitazio aldia amaituta eta etxeko egonaldian, jada, mina gehitu zitzaion ezintasunari. Eta hain zuzen ere, oinaze horiek arintzea lortzen ari da, orain, Maite Fernandez fisioterapeutaren eta exoeskeleto baten laguntzaz, 'Hunk' exoeskeletoaren laguntzaz, hain zuzen ere. Bien, eta Lorea eta Elene, Gogoako injeniariekin batera ezagutu dugu nola funtzionatzen duen robotak.

Parplejia handiak dituztenentzat eta iktusak izan dituztenentzat gailu robotikoak eta gailu intelijenteak diseinatzen dituzte Gogoan-n. Momentuz, kanpoko laguntza behar duten gailuak dira baina aurki, pazienteak berak gidatuko dituela jakinarazi digu Juan Izeta Gogoa-ko negozio arduradunak,  'ahotsez funtzionatzen duten tableten bitartez, aurki eta garunetik gidatuta, lau-bost urte barru'.