Itxi

2020/01/07

14:40

Faktoria

Urtarrilaren 8an

Eneko Andueza eta Juan Mari Aburto, asteazkenean, 'Faktoria'n

Pedro Sanchezen inbestiduraren biharamunean izango dugu Gipuzkoako idazkari nagusia. Bilboko alkatea, berriz, Zorrozaurreko lanak urrats kualitatiboa egitera doazen honetan etorriko zaigu.

  • Eneko Andueza

    Eneko Andueza

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Inbestidura saioaren biharamunean, Eneko Andueza sozialisten Gipuzkoako idazkari nagusia izango da Euskadi Irratiko 'Faktoria' ko gonbidatu nagusia. 08:30etik aurrera erantzungo die Maite Artolak egingo dizkion galderei,  aktualitate politikoaz, Hedoi Etxarte, Mikel Irizar eta Iker Riojarekin analisian ari direla.

09:30etik aurrera, berriz, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea elkarrizketatuko dugu, Zorrozaurreko lanek, zubi berria jarrita, urrats kualitatiboa egitera doazen honetan.

 Zortzietako albistegiaren aurreko zutabea Amagoia Gurrutxagarena izango da asteazken honetan.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, gosariaz ariko zaigu Iker Markinez sukaldaria, eta, segidan, Kike Amonarrizekin hitz egingo dugu Euskararen bidegurutzetik liburuaz. 'Zientzia eta zinema' zikloaren 3. edizioaren aurkezpena egingo digu Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariak. Bestalde, ‘Xua gurasoekin etxera’ ekimena ezagutuko dugu, eta kartzelatik atera eta Usurbilera doanerako eskolan nola ari diren prestatzen ikusiko dugu. Bestalde, munduan barrena arroilak zabaltzen aritzen den Mikel Mendikoa ezagutuko dugu eta, azkenik, Urdaibai Bird Centerretik sartuko zaigu Edorta Unamuno.

07:00etatik 13:00etara zabalik izango da 'Faktoria'.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;