Itxi

Sinadura

Aingeru Epaltza

Bilbo?

'Forbes' aldizkariak Bilbo aukeratu izana Estatu espainiarreko hiririk hoberena erretiroa hartuta bertan bizitzeko izan du abiapuntu Aingeru Epaltza idazleak.

  • Aingeru Epaltza

    Aingeru Epaltza

    2:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

Audioak (1)

"Hainbertze inbestidura eta hainbertze kongresu. Hainbertze Sanchez eta hainbertze Esquerra. Hainbertze Casado eta hainbertze Abascal. Hainbertze Aitor Esteban eta hainbertze Mertxe Aizpurua… iruzkindu gabe gelditu zaigu egun hauetako albisterik garrantzitsuena. Badakizue zein den Estatuko hiririk hoberena erretiroa hartuta bertan bizitzeko? Hiri hura Kanarietan edo Mediterraneo aldean dagoela pentsatu izanen zenuten, beharbada. Baina ez, hiri hori gure artean dago. Hiri hori, sentitzen dut donostiar maiteak, Bilbo da. Nork arraio erran duen hori? Forbes aldizkariak". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Aingeru Epaltza idazleak.