Faktoria
Urtarrilaren 10ean
Miren Azkarate, 'Faktoria'ko gertuko elkarrizketan
16 urte kargu instituzionaletan eman ditu eta ardura berrietara nola moldatu den kontatuko digu. Magazinean, bestalde, Astigarragako Bereziartua sagardotegiaren 150. urteurrenaz ariko gara.
-
Miren Azkarateren artxiboko irudi bat
Politikak izan dituen ardurak erabat utzita, EHUko euskara institutuko zuzendaria da gaur egun. Euskaltzain osoa da Miren Azkarate. 16 urte kargu instituzionaletan eman ditu eta ardura berrietara nola moldatu den kontatuko digu 'Faktoria'n.
Solasaldian, Mikel Serrano, Eneko Etxeberria eta Lurdes Idoiaga izango ditugu. Maddalen Arzallusek bere 'Sinadura' utziko digu eta Pablo Joxe Aristorenak, berriz, 'Post-data'.
10:00etan ekingo dio magazinari Ainhara Zuazabeitiak. Hasteko, Astigarragako Bereziartua sagardotegira joko dugu, 150 urte bete dituelako. Idoia Torregaraik jarriko dio egunari umore printza eta, ondoren, Markos Zapiainekin Filosofia merkea izango dugu. Gainera, Itxasuko ALKI enpresako aulkiak mundu osora iritsi dira eta euren arrakastaren giltza ezagutuko dugu. Azkenik, ETB1eko 'Arimaren Margolariak' saioko irabazlearen bisita izango dugu, Jokin Telleriarena.
07:00etatik 13:00etara zabalik izango da 'Faktoria'.