Faktoria magazina
ALKI enpresa
Alki-ko aulkiak: esku lana, kalitatea eta diseinua Itsasutik mundura.
Duela 38 urte Itsasun sortutako kooperatibako aulkiak bost kontinentetara iritsi dira. 2005ean diseinuari garrantzia berezia eman zioten Jean Louis Irazokirekin eta sekulako arrakasta lortu dute.
-
Iban Uhalde eta Eñaut Jolimon, Alki enpresako erakusgelan
22:51 min
'Betikoa, oraingoa eta Euskal Herrian egindakoa', hori da Alki enpresaren leloa eta kalitate handiko eta luze irauteko moduko zurezko aulkiak egiten dituzte. Altzari tradizionalaren krisiari aurre egiteko, diseinuari garrantzia ematea erabaki zuten 2005. urtean eta Jean Louis Irazoki diseinatzailearekin hasi ziren lanean. Horrek bultzada handia eman zion enpresari. Gaur egun, egunean 100 aulki egiteko gaitasuna du lantegiak eta mundu osora exportatzen dituzte. Txiki ari zaie geratzen lantegia eta datozen urteetan Larresoron beste lantegi bat irekitzeko asmotan dabiltza.
Izen handiko bezeroak dituzte Alki enpresan. Besteak beste Louis Vuitton fundazioa hornitzen dute edo Quicksilver-eko bulegoak edo Marselllako Mucem museoko ostatua....Euskal Herriko hainbat ostatu, hotel eta etxetan ere ikusi litezke Alki-ko aulkiak eta Larresoroko eleizan ere bai.
'Faktoria' saioa gaur Itsasuko lantegian izan da. Gurekin izan ditugu, Eñaut Jolimon, Alki enpresako zuzendari industriala eta Iban Uhalde, erosketa sailekoa eta tailerrera eta bulegora barruraino sartuta, bertako langileekin ere hitz egin dugu, Erramun, Ttitto, Alain, Jean Paul, Zuhaitz eta Arantxarekin.