Faktoria
Urtarrilaren 13an
Iñigo Urrutia legelaria, 'Faktoria'n
Estatutu berriari buruzko proposamena egiteko EH Bilduren aditua 09:15etik aurrera elkarrizketatuko dugu. Bernardo Atxagaren kolaborazioa ere izango dugu.
-
Iñigo Urrutia. Argazkia: EiTB
Estatutu berriaz alderdiek egindako proposamenak aurkezteko agerraldiak hasiko dira astelehenean Legebiltzarrean. Lehenbiziko aurkezpena EH Bilduren adituak egingo du. Horren atariko, Iñigo Urrutia bera 'Faktoria'n izango da. 09:15etik aurrera erantzungo ditu Maite Artolak egingo dizkion galderak. EH Bilduk zergatik egin duen proposamen propioa galdetuko diogu, besteak beste.
Saioa bukatzeko, Bernardo Atxaga izango da gurean bere asteroko kolaborazioarekin.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, kirol solasaldia izango dugu Ane Urkiri eta Iker Gurrutxagarekin. Ondoren, bere ametsa beteko duen 44 urteko Iñaki Silvetirekin joango gara arrantzara. Bestalde, 'Bilbotik Mundura' tartean, Jon Aldeiturriagak Marta Arriola ekarriko digu, ‘Bilbao paso a paso’ turismo enpresakoa (atzerriko bisitariei turismo eskaintza berezituak egiten dizkiete). Gainera, Arboleda/Zugaztieta-ko ‘Meatzaldea Peñasnegras’ ekoetxeak 25 urte beteko dituela eta, bertara joko dugu.
12:00etatik aurrera, ‘Sorotan Bele gogoan’ ikuskizun musikalaz ariko gara. Sorotan Bele taldeak 30 urte dituela eta, Baga Biga Produkzioakek ikuskizuna prestatu du, eta Urbil Artola izango da gurekin. Gainera, Ylenia Benitoren liburu-gomendioak ere entzungo ditugu.
07:00etatik 13:00etara zabalik izango da 'Faktoria'.