Itxi

Faktoria

Urtarrilaren 16an

Australiako suteen eraginari buruz, 'Faktoria'n

Urtzi Goiti zoologoarekin eta Lorea Flores Grenpeaceko kidearekin hitz egingo dugu Aldaketa klimatikoaren ikuspegitik Australian gertatzen ari denaz.

  • Australiako eremu bat, erreta.

    Australiako eremu bat, erreta. Argazkia: EFE

Urtzi Goiti zoologoa da eta EHUn irakasle dabil. Australiako suteek bertako faunan eragin duten kaltearen neurriaz galdetuko diote ostegun honetako 'Faktoria'n. Harekin batera, arituko da Lorea Flores biologoa eta Hego Euskal Herriko Greenpeace-ko arduraduna. Aldaketa klimatikoaren ikuspegitik Australian gertatzen ari dena zenbateraino den mugarri aztertuko dute 09:30etatik aurrera hasiko den tartean.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, komunikabideen entresaka egingo digute Mikel Garcia eta Xabier Landabidea kolaboratzaileek. Gainera, ETBk saio berria estreinatuko du, 'Itxi liburuak', eta Gaizka Aranguren gidariarekin hitz egingo dugu. Bestalde, Mirandaolako burdinolari ASM altzairuaren elkartearen saria emango diote, eta Olatz Konde Lenbur Fundazioko Komunikazio arduradunarekin hitz egingo dugu. Azkenik, Ibarrangeluko San Andres elizako kapera, Euskal Herriko kapera sixtinoa, bisitatuko du Amaia Artetxe lankideak.

07:00etatik 13:00etara izango da zabalik 'Faktoria'.