Itxi

Sinadura

Aingeru Epaltza

'Zorte txarra'

Tarragonako eztandan hil zen Sergio Millan izan du hizpide Aingeru Epaltza idazleak.

  • Aingeru Epaltza

    Aingeru Epaltza

    2:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Zaharragoko lankide bati aditu nion behin, ezbeharrez ari ginela: Nik Jainkoari ez diot eskatzen zorte ona izateko. Nik zorte txarrik ez izateko eskatzen diot Jainkoari. Hitz zuhurrak, inondik ere, Jainkoan sinetsi ala ez. Ez dugu zorte onaren irrikan bizi behar, zorte txarraren beldur baizik. Zorte txarra, konparaziorako, Tarragonako gizonarena. Hiru kilometro zeuden, lerro zuzenean, zapart egin zuen industria kimikoaren eta Sergio Millanen artean". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Aingeru Epaltza idazleak.