Itxi

Asteko postdata

Asteko postdata

'Hierarkia arazoak'

Baloreak edo lehendasunak sailkatzen aritu da Pablo Joxe Aristorena asteko albisteen biluman. Jonan Fernandezen hitzak, euskal presoak eta Dolores Delgadoren izendapena izan ditu hizpide.

  • Pablo Joxe Aristorena

    Pablo Joxe Aristorena

    3:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Astean zehar albiste izan diren, eta era beran, hierarkia arazoa ikusi duen hiru albiste ekarri ditu Pablo Joxe Aristorenak Faktoriara. Jonan Fernandezek aurreratutako presoak gerturatzeko eskaria, lehentasuneko gaia dela Eusko Jaurlaritzarentzat erakutsi duelakoan da Aristorena. Aldi berean ordea, gobernukideek honen inguruan ezer ez jakiteak zalantzan jartzen duela lehentasun hau ere uste du.

Gizartean presoen gaiari lotuta dauden bi alor ere azpimarratu ditu. Batetik, gai sentikorra dela uste du; eta bestetik, eragindako minaren aitorpena egitea beharrezkoa dela ere iritzi dio, baita presoak gerturatzea ere.

Hierarkiaren eragina ere ikusi du Aristorenak Dolores Delgadoren estatuko fiksal nagusi izendatzean. Pedro Sanchezek hartutako erabakia legezkoa dela dio, etikoa denik ez daki, baina estetikoa ziur dio ez dela.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz