Itxi

Faktoria

Urtarrilaren 20an, Faktorian

Donostiako danborradei begira egongo gara, astelehenean, 'Faktoria'n

Goizean goizetik, kalean ibiliko gara helduen eta umeen danborradekin bat egiteko.

  • 2019ko danborrada. Argazkia: EFE

    2019ko danborrada. Argazkia: EFE

San Sebastian eguna dugu astelehena, donostiarrentzat egun handia. Goizean goizetik, kalean ibiliko gara 'Faktoria'n, helduen eta umeen danboraden berri emateko.  Maite Artolak 07:00etan abiatuko du albistegia, eta, San Sebastian eguneko giroa gain, solasaldia izango dugu Iñaki Galdos, Julen Orbegozo eta Felipe Juaristirekin. Betsalde, Adolfo Arejita euskaltzainari galdera hauxe botako diogu: Nola izendatu Elizako burua ‘aita’ eta ‘santu’ esan gabe? Gainera, Ipar Euskal Herriko hizkuntza politikaz liburua argitaratu duen Eguzki Urteagarekin hitz egingo dugu, eta Bernardo Atxagaren lagunarteko kontuak ere izango ditugu.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Donostiako Urrezko Danborra jasoko duten Irati Arrillaga (Realeko Hockey jokalaria) eta Ane Etxezarreta (Realeko futbol jokalaria) izango ditugu. Kirol solasaldia izango dugu ondoren, Patri Espinar eta Beñat Zarrabeitiarekin, eta Kepa Acero surfista elkarrizketatuko dugu Caminando sobre las olas liburuaz.

11:00etan, Musikatxiloaldia ekimena zertan datzan jakingo dugu, eta ‘Ikertze’ kultur elkartearen CECADI zentro aitzindaria ezagutuko dugu. 12:00etan, umeen danboradari begira jarriko gara Donostiako kaleetan ibiliko den Lierni Ibargutxi lankideari esker, eta Urrezko Danborra banatzeko ekitaldiaren berri ere emango digu.

07:00etatik 13:00etara izango da zabalik 'Faktoria'.