Faktoria
Urtarrilaren 22an
Josu Erkoreka, asteazkenean, 'Faktoria'n
Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea elkarrizketatuko dugu 09:15ean. Gainera, Ternua Group enpresari buruzko erreportajea emango dugu.
-
Josu Erkorekaren artxiboko argazki bat
Josu Erkoreka izango da asteazken honetako 'Faktoria'ko elkarrizketatu nagusia. 09:15ean erantzungo die Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak Maite Artolaren galderei.
Horrez gain, Ternua Group enpresaren inguruko erreportajea egin du Oihane Yustosek. Sabino Arana saria irabazi ondoren, azken urteetan izandako garapena eta aldaketak ezagutuko ditugu.
Solasaldian, Mikel Irizar, Hedoi Etxarte eta Iker Rioja izango ditugu.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Iker Markinez sukaldaria azaz ariko zaigu. '50 km' tartean, Iratitik Otsagira eramango gaitu Xabier Sukia lankideak. Bestalde, txokolatearen egiak eta mitoak argituko dizkigu Alazne Agirrezabalaga dietista-nutrizionistak.
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik 'Faktoria'.