Itxi

Faktoria

Urtarrilaren 27an

Mitxel Lakuntza, astelehenean, 'Faktoria'n

ELAko idazkari nagusia 09:30ean elkarrizketatuko dugu. Gainera, Irungo migratzaileen aterpetxean izango gara. magazinea, Iturengo inauterietara joko dugu.

  • Mitxel Lakuntzaren artxiboko irudi bat

    Mitxel Lakuntzaren artxiboko irudi bat

Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia elkarrizketatuko dugu astelehenean, 'Faktoria' saioan. 07:00etan ekingo diogu albistegiari, eta 09:30etik aurrera erantzugo die Maite Artolaren galderei Lakuntzak. Bestalde, Irungo migratzaileen aterpetxera bisitan joango da Oihane Yustos lankidea, eta Lide Amilibia sailburuordearekin eta Gurutze Gorriko Nahia Diaz de Corcuerarekin hitz egingo du. Azkenik, telefono konpainietan Brexitak nola eragingo duen kontatuko dugu. Konpainia desberdinekin hitz egin dugu, Euskaltel enpresak ahotsa jarri digu.

Ondoren, 10:00etan, magazinari ekingo dio Manu Etxezortuk. Hasteko, kirol solasaldia izango dugu Ane Urkiri eta Iker Gurrutxagarekin. Gainera, Iturengo inauterietara joko du Tamara Ferrari lankideak, bertan gertatzen denaren berri emateko. Bestalde, musika talde askoren letragilea den Jon Garmendia ‘Txuria’ elkarrizketatuko dugu eta “Esnatu naiz” kabareta prestatu duen Andoni Mutiloa elkarrizketatuko dugu. Astelehenero legez, Ylenia Benitoren liburu-gomendioa ere entzungo dugu.

07:00etatik 13:00etara izango da zabalik 'Faktoria'.