Itxi

Faktoria

Urtarrilaren 28an

Apustu etxeak: eta orain zer?, asteartean, 'Faktoria'n

Jon Agirre, Eusko Jaurlaritzako Joko Zuzendaritzako Bizkaiko ordezkaria, elkarrizketatuko dugu eta apustu etxeen kontrako kanpainan ari diren herritarren ahotsa ere jasoko dugu.

  • Apustu etxeen kontrako afixak Txantrean

    Apustu etxeen kontrako afixak Txantrean

Jokoaren euskal behatokiak gaur bertan zabaldu dituen datuen arabera, hiru herritarretik bik jokoaren irudi txarra edo oso txarra daukate; gehien-gehienek uste dute lehen baino gehiago jokatzen dela orain eta, gazteen joera ikusita, uste dute etorkizunean arazoak handitu egingo direla. Argazki horretatik abiatuta hemendik aurrerako gogoeta egingo du astearte honetako 'Faktoria'k.  Alde batetik, Jon Agirre, Eusko Jaurlaritzako Joko Zuzendaritzako Bizkaiko ordezkaria, elkarrizketatuko dugu, eta bestetik, jasoko dituzte joko etxeen kontrako kanpainan ari diren herritarren ahotsa, horien artean, Nafarroako Aralar Elkartekoena, asteburu honetarako manifestazioa antolatu duena.

09:30etatik aurrera izango da hori. Aurrez, solasaldiaren garaian batuko dira irrati-mahaiaren bueltan, Edurne Egino, Nerea Azurmendi eta Javier Arrieta.

Goizeko zortzietako albistegiaren aurreko gogoeta Josu Amezagak osatuko du.

10:00etan, magazinari ekingo dio Manu Etxezortuk. Hasteko, autobus bidaiari ona izateko pentaligoa ekarriko digu Tania Arriagak. Jarraian, emakume pentsiodunei grebarako dei egin nahi dien Ana Tere Diaz ezagutuko dugu. Bestalde, jada atzera-bueltarik ez duen brexit-az ariko gara: Iraitz Arrospide (ingeniaria eta korrikalaria), Laida (arkitektoa Londresen), Mikel Susperregi (astronomoa) eta Mikel Chamizo (musikari eta kritikaria) izango ditugu solaskide. Segidan, Abere ba, palindromo ilustratuen piztegia aurkeztuko digu Itziar Aranburuk, eta, 'Sukaldari Dema'n, Itziar Alduntzin aurkezlearen hozkailuan topatutako osagaiekin proposatuko dituzte errezetak Igor Zalakain eta Pili Manterola sukaldariek. Azkenik, Zubieta eta Iturengo joaldunez hitz egingo digu dantza.eus-eko Oier Araolazak.

07:00etatik 13:00etara izango da zabalik 'Faktoria'.