Itxi

Faktoria

Urtarrilaren 29an

Eduardo Zubiaurre Confebask-eko presidentea, asteazkenean, 'Faktoria'n

Eskubide Sozialen Kartaren harira urtarrilaren 30erako deitu duten greba orokorraren inguruan galdetuko diogu.

  • Eduardo Zubiaurre. Argazkia: EiTB

    Eduardo Zubiaurre. Argazkia: EiTB

Eduardo Zubiaurre Confebask enpresarien elkarteko presidentea izango da 'Faktoria'ko elkarrizketatu nagusia, 09:00etatik aurrera. Eskubide Sozialen Kartaren harira urtarrilaren 30erako deitu duten greba orokorraren inguruan galdetuko diogu, bere ustez greba politikoa zergatik den…

Bestalde, euskarazko kultur produktuek Interneten duten tarteaz hitz egingo dugu Libe Mimenzarekin (EHUko Komunikazio irakasle-ikerlari eta Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzailea). HBO, Netflix… plataformek euskal produktuei uzten dieten tarteaz idatzi du JAKIN aldizkarian. 09:30etik aurrera izango gara berarekin.

10:00etan, magazinari ekingo dio Manu Etxezortuk. Hasteko, Eneko Fernandez Gaztañaga Brasilen dabilen belako entrenatzaile olinpikoa ezagutuko dugu, eta Otsagabitik Itzaltzura joko dugu '50 km' tartean. 11:00etan, 'Zientzia eta pazientzia' tartean, Eneko Axpe 'Maisha' eta Uxune Martinez izango ditugu, eta Jon Ezeiza fisikariarekin hitz egingo dugu jarraian. Scitodate (Science up to date) enpresaren sortzaileetako bat da, Amsterdamen bizi da eta Las Vegasko CES azokan egon da. 12:00etan, 'Egunean Behin' jolasa jarriko dute martxan otsailaren 3an, eta Mikel Lizarralde Codesyntax-eko marketing arduradunak emango dizkigu xehetasunak. Bestalde, Bilbao en Mauthausen liburua aurkeztuko digu Etxahun Galparsoro egileak.

07:00etatik 13:00etara izango da zabalik 'Faktoria'.