Faktoria magazina
Bela
Eneko Fernandez Gaztañaga, emakumeen bela entrenatzaile olinpikoa Brasilen
Tokioko Olinpiar Jokoetan izango dira udan, brontzezko domina lortzea helburu dutela. "470" modalitatean ariko dira. Entrenatzaile gisa laugarren Olinpiar Jokoak izango ditu Eneko Fernandez-ek.
-
Eneko Fernandez Gaztañaga
16:57 min
Eneko Fernandez Gaztañaga Ibarrako 45 urteko kirolari eta entrenatzailea da. Zazpi urterekin hasi zen bela ikasten Esako urtegian aitarekin eta Xabi Fernandez anaiarekin. (Atenas-en urrea eta Beijing-en zilarra eskuratutakoa)
2005. urtetik 2012ra Espainiako Bela Federazioan aritu zen lanean entrenatzaile gisa. Orduan ere emakumeekin. Tarte horretan Beijing eta Londres-ko olinpiar jokoetan parte hartzeko aukera izan zuten eta Munduko eta Europako txapelketak irabazi ere bai.
Brasilgo emakumezkoen bela taldea entrenatzen ari da 2013. urteaz geroztik. 2016ko Rio do Janeiro-ko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuten eta orain Tokiora begira ari dira.
Bela gustukoa du, batez ere kanpoan egiten den kirola delako eta haizearen abiadurak eta urak ematen duten sentsazioagatik.
Olinpiar Jokoek eta goi mailako kirolak eragiten duten tentsio eta urduritasunaz ere aritu zaigu Eneko Fernandez Gaztañaga. Une bateko poza lortzeko hainbeste sufritzeak merezi ote duen zalantza egiten du eta argi esan digu "bi alaba ditut eta ez dakit nahiko nukeen goi mailako kirola egitea".