Itxi

Faktoria

Urtarrilaren 31n

'Brexit'ari buruzko saio berezia, Londrestik, gaur, 'Faktoria'n

Maite Artola eta Iñigo Alustizak Londrestik osatuko dute saio berezia. Gainera, urtarrilaren 30eko greba orokorraren balorazioa jasoko dugu.

  • Europar Batasuneko eta Britainia Handiko banderak

    Europar Batasuneko eta Britainia Handiko banderak

Gehiengo sindikalak deitutako grebaren biharamunean, deialdiak izan duen jarraipenari buruzko balorazioa egingo dugu ostiraleko 'Faktoria'n. Deitzaileen ahotsa jasoko dugu  eta Javier Arrieta eta Hedoi Etxarte solaskideekin osatuko duguanalisia.

Urtarrilaren 31, baina, brexit-aren eguna ere badenez, Maite Artola eta Iñigo Alustizak Londrestik osatuko dute saio berezia. Mikel Rotaetxe, Nerea Sarriegi eta Ihintz Oliden lankideekin batera emango dituzte gertakari historiko horren gako informatiboak. Mahainguruan batuko dituzte, gainera, 'brexit'ak ekarriko dituen ondorioak aztertuko dituzten analistak: Joxe Ramon Bengoetxea nazioarteko EHUko Zuzenbidearen teoriaren irakasle eta Eurobasqueko idazkaria; Pablo Fano Spriren ordezkaria Londresen, eta Koldo Sussex-eko irakasle-doktorea. Horrezaz gainera, Erresuma Batuan bizi diren hainbat euskaldunen testigantza jasoko dugu eta Mikel Susperregi eta Pello Astigarraga elkarrizketatuko, gertutik: Lehenengoak, ospatu egingo du 'brexit'a. Bigarrenak, aldiz, 'brexit'agatik Euskal Herrira itzultzea erabaki du 27 urte eta gero.

10:00etan, magazinari ekingo dio Manu Etxezortuk. Hasteko, Idoia Torregarairen umore printza jasoko dugu, euskaldun petoez hitz egiteko. Jarraian, Argia sariak izango ditugu hizpide, bata ‘Bardoak’ Nafarroako taldekako bertso txapelketa ere. 11:00etan, Amaia Albes diseinatzaileak Balenciagaz hitz egingo digu eta, ondoren, turismo ereduez ariko gara Basagaitz Gereño Deustu Turismoko zuzendariarekin eta Sos Gaztelugatxeko Libe Arenaza eta Eider Gotxirekin. Urederra-ko adibidea ere izango dugu, Iñigo Villavuena Nafarroako Gobernuko ingurumen saileko teknikariari esker.

07:00etatik 13:00etara izango da zabalik 'Faktoria'.