Sinadura
Garbiñe Ubeda
'Grebak eta matematika'
Greben ostean egiten den kontaketari eta irakurketari eskaini dio zutabea Garbiñe Ubeda idazleak.
-
Garbiñe Ubeda
2:46 min
"Hiru eta lau bat eta bera izan litezkeen bezala, grebek eta manifestazioek matematika aplikatzeko hamaika modu daudela erakusten digute aldiko-aldiko; batuketa, eragiketen artetik sinpleena den hori, inoiz ez dela zientifikoa, beti dela konplexua, eta batez ere interesatua; eta grebetako emaitzaren logika ulertu nahi duenak, batuketa ebatzi duenari erreparatu behar diola, baldin eta ezer ulertuko badu, baldin eta, kurioski, objektibotasun apur bat bilatu eta esanahia aurkituko badio. Zifra, hortaz, bat, zazpi, bost, hamaika edo milako batzuk izan, sinesmenez onesten eta etiketatzen den balorea da. Zifra bera arrakasta da batzuentzat, porrota besteentzat, epelkeria da han eta gehiegikeria hemen. Matematikaren antimatematika da".Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Garbiñe Ubeda idazleak.