Itxi

Faktoria

'Faktoria', otsailak 5

Parlamentuen irisgarritasunaz, asteazkenean, 'Faktoria'n

Gasteiz, Iruñea, Madril eta Europarlamentuko irisgarritasun-baldintzak zein diren ezagutuko dugu.

  • Eusko Legebiltzarra

    Eusko Legebiltzarra

EAEn Gabonen osteko lehen osoko bilkura egin bezperan eta Espainian legealdia eta Kongresuetako saioak hasi biharamunean, gure parlamentuen irisgarritasun-baldintzak zein diren azalduko dugu. Gasteiz, Iruñea, Madril eta Europarlamentuko berri izango dugu.

Txinara begira jarriko gara beste behin. Hangzhou hirian bizi da Ane Ayerbe, txinera ikastera joana da. Bi urte daramatza bertan eta bera bizi den hiria eta eskualdea berrogeialdian jarri dute. Wuhanen atzetik, Txinan, koronabirus-kutsatu kopuru handiena duen eskualdea da.

Honi lotuta, Euskal Herrian bizi diren txinatar komunitateko ordezkariekin hitz egin dugu, hemen, eurekiko ‘errezelo edo mesfidantzarik’ jaso ote duten jakiteko.

10:00etan, magazinari ekingo dio Manu Etxezortuk. Hasteko, Realeko neskentzat menua presttauko digu Iker Markinez sukaldariak. Ondoren, '50 km'-ko bidea egingo dugu Itzaltzura iristeko,  eta, Esther Moyuaren liburu gomendioen ondoren, « Formulazio magistralaren Gedefaf  2020 » saria jaso duen Gorka Urruzuno farmazilaria ezagutuko dugu. Bestalde, Marijesiak 4:00. Bederatzi gau hotzetan dokumentalaz hitz egingo dugu Oier Plaza zuzendariarekin eta, segidan, 'Zapalduen pedagogiaz' ariko gara Ane Abanedorekin (Haur prebentzioan aditua eta unibertsitate irakaslea). Uraibai Bird Centerreko asteroko sartu-irtena ere egingo dugu.

07:00etatik 13:00etara izango da zabalik 'Faktoria'.