Itxi

Faktoria

'Faktoria', otsailak 6

Nekazaritzaren egoeraz, ostegunean, 'Faktoria'n

Lehen sektoreak Euskal Herrian bizi duen egoerari buruzko argazki bat osatzen saiatuko gara.

  • Garia

    Garia

Lehen sektoreak Euskal Herrian bizi duen egoerari buruzko argazki bat osatzen saiatuko gara 'Faktoria'n. Larrialdi klimatikoa eta transizio ekologikoa agendaren lehen lerrora etorri diren honetan, nekazari eta abeltzainek euren egunerokoa eta, batez ere, etorkizuna nola ikusten duten jakiteko. Almandozko Beitikotx baserriko ateak zabalduko dizkigu Pello Sarratea nagusiak, UAGNko kide ere badenak. Gainera, Mikel Ibero nekazari eta Nafarroako EHNEko presidentea, Mikel Arteaga ENBAko kidea eta Xole Aire Urepeleko Xalbadorenea etxaldeko jabe eta ELBko kidea ere gerturatuko dira gure mikrofonoetara.

Horren aurretik, aktualitatearen analisia egiten lagunduko digute Xabier Riezu, Laura Mintegi eta Iñigo Adurizek.

Bilboko suhiltzaileak aukeratzeko hasiko diren oposaketa azterketen atarian ere izango gara, Bilbao Arenan.

10:00etan, magazinari ekingo dio Manu Etxezortuk. Hasteko, Endika Alabort ekonomialariak nekazarien egoeraz hitz egingo digu. Ondoren, Euskaltzaleen topagunearen 'Topaldia'n izango gara: ‘Nola antolatuko da etorkizuneko euskaltzaleen mugimendua ?’. 11:00etan, itsasgizonen istorioak ekarriko dizkigu Xabier Alberdik, eta, jarraian, Ainhoa Jauregi ezagutuko dugu; Parte de mí liburua idatzi du minbiziaren kontrako bere esperientzia kontatuz. 12:00etan, Eibarreko Ikasenpresa azokara joango gara.

07:00etatik 13:00etara izango da zabalik 'Faktoria'.