Faktoria magazina
Etxadi sikologia zentroa
Gurasoak ez "erotzeko" ikastaroak
Etxadi, familia psikologia lantzen duen unibertsitate zentroak ikastaroak ematen dizkie familiekin zerikusia duten profesionalei eta gurasoei, denek lan hildo eta irizpide berberak izan ditzaten.
-
Haizea Saez, Etxadi zentroko psikologoa
17:16 min
Haizea Saez, Etxadi zentroko psikologoarekin aztertu ditugu 'Faktoria' saioan, guraso izateak dituen zailtasunak. Seme alaben heziketan irizpide eta iritzi ezberdinak jasotzeak zailago egiten du guraso izatea eta horregatik, irakasle, erizain, pediatra, sikologo eta gurasoek, denek irizpide berbera izan dezaten saiatzen dira Etxadi zentroaren ikastaroetan.
Etxadi zentroko psikologoak esan digu, gurasoek bizi duten "erritmo frenetikoak" are eta zailagoa egiten duela gurasoen lana, seme alabei ere erritmo azkar hori sartu nahi izaten zaielako.
Aholku praktikoak ere eman dizkigu Haizea Saez-ek: adibidez haur txikiek elkarri haginka egiten diotenean, jakin behar dugu euren komunikatzeko modu bat dela, oraindik ezin dutelako hitzez adierazi sentitzen dutena. Eta haginka egin duenarengana errietan joan baino lehen, haginkada jaso duenari kaso egitea gomendatu digu. Etxea txukundu eta gauzak jasotzeko orduan, seme alabekin aurrez adostu behar dira arauak eta ondorioak. Sakeleko telefonoa zenbat urterekin eman behar diegun ere galdetu digu eta gomendioak emateaz gain, esan digu, gurasoek eredu izan behar dugula. Ezin zaiela eskatu, guk egiten ez duguna egin dezaten. Beste aholku interesgarri bat ere eman digu psikologoak, oso komenigarria dela umeen aurrean akatsak egin ditugula aitortzea.
Etxadi zentroaren ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago.