Faktoria
'Faktoria', otsailak 11
Arabako Errioxako ardoen sor-markez, asteartean, 'Faktoria'n
Arabako Errioxatik bertatik, eztabaida horren nondik norakoen berri emango dugu. Gainera, Zaldibarko krisikari eta hauteskunde aurrerapenari begira ere egongo gara.
-
Arabako Errioxako ardoa
Arabako Errioxako upategiek Errioxako sor-markatik atera eta ‘Arabako mahastiak’ izena erabiltzen hasteko eskaria egin ondoren, eztabaida berritu egin da ardogintza sektorean bezala baita eremu politikoan ere. Arabako Errioxatik bertatik, eztabaida horren nondik norakoen berri emango dugu astearte honetako 'Faktoria'n. 09:30etik aurrera jasoko dituzte ordezkari politikoek eta, batez ere, upategietakoek esateko dituztenak.
Horrez gain, Zaldibarko krisiaren ondorenari eta hauteskunde aurrerapenari erreparatuko diogu. Javier Arrieta, Edurne Egino eta Nerea Azurmendi batuko dira analisi-mahain. Goizeko zortziak aurreko zutabea, berriz, Josu Amezagaren ardura izango da.
10:00etan, magazinari ekingo dio Manu Etxezortuk. Hasteko, zapaltzaileari aurre egiteko epntalogoa ekarriko digu Tania Arriagak eta, jarraian, Errenterian gazteentzat sortu dituzten etxebizitza komunitarioak ezagutuko ditugu. Gainera, «Beti on» teleasistentzia zerbitzua ezgautuko dugu, eta Sopuertako San Viator ikastetxeak Marokon, Uniraid 2020n parte hartuko duenez, bertako automozio irakasle batekin hitz egingo dugu. Azkenik, 'Sukaldari Dema'n, Arantzazuko santutegiko hozkailuko osagaiekin prestatuko dituzte errezetak Pili Manterolak eta Igor Zalakainek.
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik 'Faktoria'.