Itxi

Faktoria

'Faktoria', otsailak 12

Garbiñe Aranburu, asteazkenean, 'Faktoria'n

LABeko idazkari nagusia 09:15 alder elkarrizketatuko dugu. Gainera, EAEk trantsizio digitalari aurre egiteko duen oinarriaz arituko dira Mari Jose Aranguren Orkestra Insitutuko zuzendariarekin.

  • Garbiñe Aranburu

    Garbiñe Aranbururen artxiboko irudi bat

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu izango da 'Faktoria' saioko gonbidatu nagusia asteazken honetan. 09:15etik aurrera erantzungo die Maite Artolak egingo dizkion galderei, Mikel Irizar, Hedoi Etxarte eta Iker Riojarekin analisi mahaian ari direla.

09:30etik aurrera, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoak trantsizio digitalari aurre egiteko duen oinarriaz arituko dira Mari Jose Aranguren Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Insitutuko zuzendariarekin. Erakunde horrek ekonomia eta gizarte digitalari buruzko txostena egin berri du eta berau aurkeztera etorriko da Aranguren saiora.

10:00etan, magazinari ekingo dio Manu Etxezortuk. Hasteko, eutanasiaren lege proiektua tramitera onartzeaz balorazioa egingo digu David Lorente Tellaetxek (SOS Amatxu). Jarraian, Caritasen Miriam proiektua (emakumeen arretarako programa) ezagutuko dugu. Bestalde, 'Zientzia eta pazientzia' tartean, katuak izango dituzte hizpide Eneko Axpe 'Maisha'k eta Uxune Martinezek. Ondoren, Save the Children-en Barakaldoko CRIA zentrora joko dugu (pobrezian bizi diren ume eta gazteei laguntzeko zentroa da).

07:00etatik 13:00etara izango da zabalik 'Faktoria'.