Itxi

Faktoria

'Faktoria', asteartean

Kaleko berogailuak eta Iñigo Urkullu lehendakariaren agerraldia, 'Faktoria'n

Urkulluk Zaldibarko auziaz Legebiltzarrean egingo duen agerraldiaren berri emango dugu hango lankiden bitartez.

  • Urkullu legebiltzarrean

    Urkullu legebiltzarrean. Argazkia: EFE

Zaldibarko zabortegiaren auzian, azalpenak emateko eguna izango du biharko Iñigo Urkullu lehendakariarentzat. Diputazio iraunkorrean hitzordua egina du 09:30ean. Legebiltzarrarrean diren lankideekin sartu-irtenak egingo ditugu 'Faktoria'n.

Saioaren azken partean, kalean, terrazak epeltzeko erabiltzen diren berogailuei buruz hitz egingo dugu. Klima aldaketaren aurkako borrokari lotuta, debekatu behar al dira? Frantziar estatuko Rennes hirian egin dute. Eztabaida zabalduko dugu albistegian.

10:00etan, magazinari ekingo dio Manu Etxezortuk. Hasteko, ludopatiaz ariko gara ludopatiari aurre egiten ari zaion Enekoitz Aizpururekin, laguntzen ari zaion Mirari Bereziartua izebarekin eta Marijo Luloaga terapeutarekin. Gainera, Orion 1. itsasontzi elektrikoaren aurkezpena egingo dute eta bertan izango da Gorka Otaegi lankidea. 11:00etan, Astigarragara joko dugu, zaborrarekiko utzikeria salatzeko udalaren ekimena ezagutzera: edukiontzietatik kanpo utzitakoa plazaren erdian jarri eta 2 langile buzo zuriekin sailkatzen eta pisatzen. Gainera, Amancay Gaztañaga etorriko zaigu bizitzaz eta musikaz hitz egitera, lanbide heziketako Erasmus ere ezagutuko dugu.

07:00etatik 13:00etara izango da zabalik 'Faktoria'.