Faktoria
'Faktoria', asteazkenean
Pedro Azpiazu eta Nafarroako abeltzain eta nekazarien protesta, 'Faktoria'n
Ogasun sailburua 09:30ak aldera elkarrizketatuko dugu. Lehen sektorearen zailtasunen aldarrikapenari ere jarraipen zabala egingo diogu.
-
Pedro Azpiazuren artxiboko irudi bat
Lehen sektorearen zailtasunen aldarrikapena kaleetara eramango dute bihar nekazari eta abeltzainek. Estatu mailako deialdia da, eta Euskal Herrian, UAGN, UAGA eta UCAN sindikatuek bat egin dute. Iruñean protesta egitekoak dira: "entzierroa" antolatuko dute, tranktoreak zezenak bihurtuta. Nafarroako UAGN sindikatuko Peio Sarratea abeltzainak protesta eta aldarrikapenen berri emango digu 'Faktoria'n.
Solasaldian, Mikel Irizar, Hedoi Etxarte eta Iker Rioja solaskideekin batera, Iñigo Urkullu eta Ingurumen, Osasun, Segurtasun eta Lan sailburuek egin duten ezohiko agerraldia aztertuko dugu. Eta saioa amaitu aurretik, Pedro Azpiazu Ogasun sailburua elkarrizketatuko dugu.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Eñaut Marti musikari oriotarra izango dugu. Txinara itzuliko da, hango musika eskoletako lanarekin jarraitzeko. Iker Markinez sukaldariak janari txinatarra ekarriko digu, eta '50 km' tartean, Uztarrotzera iritsiko gara. Gainera, etorkin atzerritarrei buruzko inkestaren emaitzen berri emango digu Arkaitz Fullaondok, Ikuspegi behatokiko ikerlariak, eta, jarraian, berriz ere egingo dugu bat Nafarroako protestekin. Horrez guztiaz gainera, Esther Moyuaren liburu proposamenak jasoko ditugu, eta Chernobyl elkartea harrera familien bila dabilela ere kontatuko digute. Amaitzeko, Urdaibai Bird Centerrera joko dugu Edorta Unamunorekin.
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik 'Faktoria'.