Faktoria magazina
Izaro
"Gogoa nuen jakiteko zein izan zitekeen gure topea, eta apustua egin dugu"
Euskal Herriko mugak gainditu ditu Izaroren "Limones en invierno" lanak. Larunbatean Mexikora doa diskoa aurkeztera, eta Espainiako estatuan diskorik salduena izan da berea, Rosaliaren aurretik.
-
Izaro, Euskadi Irratiko estudio nagusian
34:19 min
Ilusioz beteta iritsi da Izaro 'Faktoria'ra, promozio bete-betean, eta Limones en invierno lana zuzenean aurkezteko gogoz. Asteburuan Madrilen eskaini du kontzertua, eta oso pozik dago jendearen aldetik jaso duen erantzunarekin.
Orain, Mexikoko emanaldiaren ondoren, Euskal Herrian hasiko da, Donostian lehenengo, eta Baionan, Iruñean eta Bilbon ondoren. Apustua egin du Izarok hirugarren lanarekin. Noraino iritsi daitekeen jakin nahi du, eta ikusi ia modu duin batean bizi daitekeen musikatik.