Faktoria
'Faktoria', asteazkenean
Josu Erkoreka, 'Faktoria'n
Jaurlaritzaren Gobernantza publiko eta Autogobernu sailburuak 09:00etatik aurrera erantzungo die Iñaki Guridik egingo dizkion galderei. Gainera, N-121-A errepideaz ariko gara berriz ere.
-
Josu Erkoreka
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren Gobernantza publiko eta Autogobernu sailburua izango da asteazken honetako 'Faktoria'ko gonbidatu nagusia. 09:00etatik aurrera erantzungo die Iñaki Guridik egingo dizkion galderei.
Solasaldiaren garaian, Xabier Riezu, Edurne Egino eta Mikel Irizar arituko dira analisi mahaian. Eta 09:30etik aurrera, berriz, 121-A errepideaz arituko dira, 2003tik bide hori hobetzeko borrokan aritu den koordinakundeko kide historiko Erramun Martiarenarekin.
Asteazkenero bezala, Koldo Almandozek aktualitatea eta zinea lotuz egiten duen tarteak itxiko du saioa.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, funts handien kaltetuen azken berriak jasoko ditugu, eta aurreko astean gurean izan zen Monika Zapirainekin hitz egingo dugu berriz ere. Ondoren, Guinea Bisau-tik Euskal Herrira etorri zen Wednesday Silvaren bizitzaren istorioa ezagutuko dugu, eta Ataungo Aldarreta baserrira joko dugu ondoren, euskara ikasleak hartzne dituen bakanetakoa baita. Bestalde, 'Ateri' ostalaritzako establezimenduen eta ostatuen sarea ezgautuko dugu, eta sexu laguntzaileen lanaren berri ere izango dugu. Azkenik, Urdaibai Bird Centerrera joko dugu Edorta Unamunorekin.
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik 'Faktoria'.