Itxi

Sinadura

Amagoia Gurrutxaga

'Beldurgarriak'

Koronabirusak eragindako beldurra izan du abiapuntu Amagoia Gurrutxaga kazetariak.

  • Amagoia Gurrutxaga

    Amagoia Gurrutxaga

    2:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Osmel Martinez Azcue. Miamikoa. Txinan egona, lan kontuak medio. Medikuntza materiala egiten duen enpresa batentzat egiten du lan. Enpresa horrek, baina, ez du mediku asegururik bere langileentzat. Norberak ordaindu behar aseguru pribatua, beraz, eta Martinezek merke xamar bat dauka, derrigor.

Bueltatu da gure miamitarra, bada, Txinatik etxera. Eta bueltatu berritan, ondoezik sentitzen hasi, koronabirusarekin kutsatuta egon daitekeela pentsatu, eta joan da Jackson Memorial ospitalera. Ez alferrik, “zure lurraldeak kutsatu gabe behar zaitu, eta, kutsatzen bazara, berrogeialdian behar zaitu”, errepikatzen dio Sam osabak mass-media guztietatik". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Amagoia Gurrutxaga kazetariak.