Itxi

Sinadura

Aingeru Epaltza

'Geuk hiltzen'

Europan errefuxiatuak karga polizialen eraginez hil izana jauzi kualitatibotzat jo du Aingeru Epaltza idazleak.

  • Aingeru Epaltza

    Aingeru Epaltza

    2:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Jauzi kualitatiboa, aste honetan. Orain arte, gureganaino ailegatu nahi zuten errefuxiatuak itorik hiltzen zitzaizkigun itsasoan. Oi ze pena, pena. Orain, berriz, tiroka ere akabatzen ditugu, gure mugak urra ez ditzaten. Bai, ederki aditu duzu. Akabatzen ditugu. Geronek akabatzen ditugu. Ez, ez erran ez garela gu izan. Ez erran polizia greziarrak egin ziela tiro Turkiatik sartu nahi zutenei. Europak Greziari babesa eman dio. Europak bat egin du Greziarekin. Eta Europa gu gara. Polizia greziarra gure polizia da, Ertzaintza edo Foruzaingoa bezain gure. Geu ari gatzaizkie tiroka". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Aingeru Epaltza idazleak.