Itxi

Faktoria magazina

Gure Ahotsak

"Musika industriaren inguruko hausnarketa egiteko balio beharko luke kontzertuak"

Gure Ahotsak kontzertuko Maren, Ainhoa Larrañaga eta Sara Zozaya: "Eszenatokian gertatuko denaz gain, hausnarketa eta aldarrikapena behar dira, musika industrian gizonak direlako jaun eta jabe".

  • Maren, Ainhoa Larrañaga eta Sara Zozaya

    Maren, Ainhoa Larrañaga eta Sara Zozaya

    31:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bihar izango da bigarren urtez Martxoaren 8-ko ekiltaldien testuinguruan Donostia Kulturak antolatzen duen Gure Ahotsak kontzertua. Aurten Belako taldea eta Maren, Ainhoa Larrañaga eta Sara Zozaya aukeratu dituzte.  'Faktoria' saioan izan ditugu hiru abeslariak. Victoria Eugenia antzokian jotzeko gogoz eta aldarrikapenak eginaz aritu zaizkigu hirurak.

Aitortu dute aurrez landuta dagoen bidean ari direla eta horretan erreferente izan dela Izaro abeslaria. "Izaro puntu klabea eta erreferentea izan da" adierazi dute. Eta "landutako bide horretan esparru interesgarria ari da sortzen".

Maren-ek 17 urte ditu. 15 urterekin argitaratu zuen Alguien sin vergüenza diskoa. Sukarrietan bizi da, baina batxilergo artistiko-musikala egiteko, Bartzelonan dabil azken aldian. Han ere estimatua dute. Gaur bertan Gironan sari banaketa batean abestu behar du. Duela gutxi Lleidako "Talarn Music Experience" jaialdiari hasera eman dio. "Katalintxu" abestiak beretzat duen historia partikularra ere ekarri dugu gogora. Katalintxu Lora Ederra abestia bere herenamonari eskainitako kantua da. Bi astez Gaztea-ko Top-Gaztea zerrendan izan da Maren, Xabi Solanorekin egindako "Euri Artean" abestiarekin.

Ainhoa Larrañaga hernaniarrak 15 urterekin irabazi zuen Euskal Telebistako Kantugiro lehiaketa, Ed Sheeran-en “I see fire” kantuarekin. Go!azen  telesailean  ezagutu dugu gero ELI-ren paperean. Go!azen-en antzerki musikalean ere bai eta  Bago!az-en coach gisa ere aritu da. 20 urte beteko dituen urtean argitaratu berria du Eskuminak diskoa, duela hilabete hain zuzen ere, bere kantu propioekin. "Erabakiak" eta "Pairamena" abestiak ezagutu ditugu elkarrizketan.

Sara Zozaya, The Roof proiektuan ezagutu genuen. Nerabe taldeko abeslaria ere bada eta bakarka argitaratu berria du bere bigarren lana: I  izenekoa. Kutxa Kultur-en egonaldi musikala egiteko aukera izan du, Katapulta Tour-erako aukeratu zuten joan den urtean, Hiriko Soinuak eta Rockein lehiaketak irabazitako da, Sara Zozaya, 24 urteko donostiarra. Sunbillako baserriko haurtzaroko oroitzapenak ekarri dizkiogu gogora Erramun Martikorenaren "Xorieri mintzo zen" kantuaren bidez eta Benito Lertxundirekin "Benetan" abestian egindako kolaborazioaz ere pozik mintzatu zaigu.