Faktoria magazina
Mikel Urdangarin
"Taula gainean oso hauskorrak gara"
Mikel Urdangarin pianoa lagun hartuta dabil orain eta biharko Arriaga Antzokiko emanaldiaren bezperan gonbidatu dugu 'Faktoria' saiora. Pianorako sortutako pieza berriak bertan erakutsiko ditu.
-
Mikel Urdangarin
25:31 min
17 urtez etxean altzari gisa izan du Mikel Urdangarinek pianoa eta duela hiru urte tapa ireki eta pianoa ikastea erabaki zuen. Azkeneko hiru urte hauetan egin duen gauzarik ederrena izan dela adierazi digu.
Arriaga Antzokian pianoarekin bakarlari gisa aritzeko ilusioa eta ardura sentitzen ditu abeslariak. Txaloen garrantziaz galdetuta adierazi digu, "taula gainean oso hauskor sentitzen dela". "Niri txalo eza ez zait inoiz gertatu, baina txalo hotzak bai eta orduan pentsamendu ezkorrak etortzen zaizkizu. Nik ez diot inoiz publikoari ezer leporatu, ez daukagu horretarako eskubiderik. Ahal den ondoen egitera zoaz beti eta batzutan ez duzu lortzen"
Bihar Arriaga antzokian du hitzordua, 28 an Pasai Donibanen. Eta horrekin bukatuko du oraingoz pianoarekin egiten ari den bira txikia.