Itxi

Faktoria

Bernardo Atxaga

'Laurogeitarrak'

Bernardo Atxaga idazleak “Asparrena” esaten zaion parajean laurogei urtetik gorako pertsona batzuekin izandako pasartea ekarri digu.

  • Bernardo Atxaga

    Bernardo Atxaga

    13:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Ezin izan nintzen lagunekin asteburuan bildu, izurriaren aurkako neurriengatik, eta nire paisaia maitatuenera jo nuen bakarka gurdibide batetik, “Asparrena” esaten zaion parajean barrena. Han eta hemen, belardietan, behiak zeuden, eta hala iduri zuen, ez zirela handik mugitu nire aurreko paseoa ezkero. Gehienak, etzanda eguzkitan, hausnarrean ari ziren ahoa ia mugitu gabe, indolentziaz.

Motor hotsa sentitu nuen hartan. Begiratu, eta traktore txiki kaxkar bat ikusi nuen, zotinka aurreratzen zuena, orduko hamar edo hamabost kilometroko abiaduran. Haren gainean, bi gizon eta emakume bat. Hurbildu zirenean ikusi nizkien aurpegiak. Hirurak ere 80 urtetik gorakoak ziren. Laurogeitarrak".

Entzun osorik Bernardo Atxagaren 'Lagunarteko kontuak'.