Sinadura
Aingeru Epaltza
'Txinatar berriak'
Koronabirusaren krisi honetatik Txina indartuta aterako dela azpimarratzera etorri da Aingeru Epaltza idazlea gaurko zutabearekin.
-
Aingeru Epaltza
3:04 min
"Oraino ez dakigu krisia noiz bukatuko den, baina aurreikus dezakegu koronabirusaren ondotik izanen dugun mundua ez dela lehengoaren berdina izanen. Eta ez bakarrik izurri honek gu bakoitzarengan bere markak utziko dituelako, kasu batzuetan bertzeetan baino handiagoak. Gure gizartea aldatuko da eta geopolitika ere bai, batez ere, lehenagotik jada nabarmentzen ziren joera batzuk biziagotuko direlako. Iragartzekoa da, adibidez, Europa ahuldua aterako dela pandemiatik, eta Estatu Batuak ere bide beretik joanen direla. Asia, berriz, indartsuago agertuko da, eta Asia diodanean Txina dut bereziki gogoan. Bitxikeria bada ere, iduri du eritasunaren sorlekua eta inportatzailea azkarturik utziko duela krisi honek". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Aingeru Epaltza idazleak.