Faktoria
'Faktoria', astelehenean
Itxialdi garaiko urrutiko hezkuntzaz, 'Faktoria'n
Joxi Imaz Hezkuntzaren soziologiako EHUko irakaslearekin aztertuko ditugu iragana eta egungo zailtasun eta erronkak. Gainera, Eneko Andueza Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia elkarrizketatuko dugu.
-
Ordenagailuak. Argazkia: EFE
Astelehen honetan bertan hasiko da ETB3 katea hezkuntza eskolak eskaintzen etxean itxialdian dauden haurrentzat. Online eskolei batuko zaien eskaintza da, urrutiko hezkuntzak mugak ere badituela erakutsi baitu itxialdiak. Irakasle eta gurasoen testigantzak jasoko ditugu astelehen honetako 'Faktoria'n eta Joxi Imaz Hezkuntzaren soziologiako EHUko irakaslearekin aztertuko ditugu iragana eta gaur egungo zailtasun eta erronkak.
Elkarrizketa politikoaren tartean, Eneko Andueza Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusi eta legebiltzarkidea elkarrizketatuko dugu.
10:00etan ekingo diogu magazinari. Hasteko, solasaldia izango dugu Patri Espinar eta Beñat Zarrabeitiarekin. Gainera, Olinpiar Jokoak atzeratu diren honetan, Xabi Taberna Espainiako piraguismoko talde olinpikoaren entrenatzailerekin hitz egingo dugu. Bestalde, Egunean Behin jokoaren denboraldi berriaren xehetasunak ezagutuko ditugu, eta Mikel Zumetak ikusi beharreko telesailen zerrenda osatzen jarraituko dugu. Gainera, itxialdian mendekotasunekin izan daitekeen arriskuez ariko zaigu Marijo Luluaga Gizakia Helburu elkarteko terapeuta. Kutxa Ekogunea tartean, bestalde, bizkarroiak izango ditugu hizpide.
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".