Itxi

Sinadura

Amatiño

'Industriak itxi eta hipermerkatuak ireki'

"Ahoa betetzen zaigu lelo borobilez: Izan zirelako gara eta garelako izango dira. Bai, baina gero, industriak itxi eta hipermerkatuak ireki". Industria irekita mantentzearen alde, Amatiño.

  • Amatiño

    Amatiño

    2:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Nire etxetik hamar minutura, autoz, badago industrialde bat non supermerkatu kate batek bere denda handi-mandi horietako bat ireki berri duen. Goiz eta arratsaldez ateak zabalik, eguerdiko etenik gabe.

Nik ez dut oso ondo ulertzen zergatik autoz joan beharra eskatzen duen hipermerkatu batek ateak ireki ditzakeen, inguruko poligonoko enpresek itxi egin behar duten artean. Ulertu dezaket janari-edaritako dendak ireki ahal izatea, beharrezko direlakoan, baina, nik esango nuke, premiazkoak liratekeela, izatekotan, kale-bazterreko edo herriko plaza inguruko denda txikiak, eta ez autoz joan beharreko biltegi galantak. Agindua ez al da ba ahalik eta dendarik hurrenenera joan eta ziztu bizian etxera bueltatzea?". Honelaxe hasi du Amatiñok 'Faktoria' saioko ''Sinadura''.