Faktoria
'Faktoria', ostiralean
Erro biologikoen bila Kolonbiara joan den 15 urteko neskatoa, 'Faktoria'n
Garaziren istorioa ezagutuko dugu, ostiralean, gertuko elkarrizketan.
-
Garazi Peritz eta Maite Artola
Zer gertatzen da ume adoptatu batek bere familia biologikoa ezagutu nahi duenean? Ostiral honetan, Maite Artolak Garazi Peritz elkarrizketatuko du 'Faktoria'ko gertuko elkarrizketan, 09:30ean. 15 urteko neskatoa Kolonbiara joan zen bere adopzio familia osoarekin, erroen bila. Esperientzia hori nolakoa izan den azalduko digu.
Bestalde, solasaldian MIkel Serrano, Eneko Etxeberria eta Lourdes Idoiaga izango ditugu, 08:00ak aurreko 'Sinadura' Maddalen Arzallusena izango da, eta 'Postdata', berriz, Pablo Joxe Aristorenarena.
10:00etan ekingo diogu magazinari. Hasteko, erditze berezi bat izango dugu hizpide Janire Iturria eta Ander Villanuevarekin. Asteari umore printza jartzera etorriko zaigu Idoia Torregarai, eta etxealdia amaitzen denean zer etorriko den argitzen saiatuko gara berekin. Gainera, Atsotitzak argazkitan ekarriko dizkigu Irati Anakabek, Durangoko Berbaro euskara elkarteko kideak, eta Filosofia merkea izango dugu Markos Zapiainekin. 11:00ak aldera, Urmuga proiektuaren berri emango digute Felipe Uriarte mendizaleak, Xabier Berasaluze 'Leturia' musikariak eta Miguel Ceberio musikariak. 'Faktoria etxetik' tartean, berriz, Korrontzi taldeko Agus Barandiaranen txanda izango da.
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".