Faktoria
'Faktoria', asteartean
Jon Azkue Lan sailburuordearekin elkarrizketa, 'Faktoria'n
Konfinamenduan haurrak izaten ari diren erreisilentziaz ere aritu da saioa Marian Soroa Garapenaren Psikologiako EHUko irakaslearekin batera.
-
JOn Azkue sailbrua, eskuinean
EAEn, 140.000 langiletik gora Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Espedienteren eraginpean diren honetan, koronabirusaren krisia enpleguan izaten ari den eragina aztertuko dugu 'Faktoria'n Jon Azkue Eusko Jaurlaritzako Lan sailburuordearekin.
Konfinamenduan haurrak izaten ari diren erreisilentziaz ere aritu gara Marian Soroa Garapenaren Psikologiako EHUko irakaslearekin batera.
Solasaldi garaian, Nerea Azurmendi, Javier Arrieta eta Ainhoa Etxaiderekin aztertuko dituzte aktualitateak dakartzan ertzak. Eguneko zutabea, berriz, Josu Amezagarena izango da astearte honetan
10:00etan ekingo diogu magazinari. Hasteko, baserriko bizimodua erakutsiko digu Amezketako Argaia Goena baserriko Aintzane Garmendiarekin. Jarraian, Tania Arriagaren pentalogoa jasoko dugu, eta, segidan, Maialen Vicuña psikoterapeutarekin bareterapia egingo dugu etxean. 11:00ak aldera, Artikoan den Naima Elbanirekin hitz egingo dugu ('Euskaldun bat Artikoan'), eta itxialdia Aquariumen nola bizi duten ere kontatuko digu Xabier Lasaga komunikazio arduradunak. 'Faktoria etxetik' tartean, Asier Gozategiren emanaldia izango dugu.
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".