Itxi

Sinadura

Aingeru Epaltza

'Ez opor, ez festa'

Oporren atarian Aingeru Epaltza idazle nafarrak idatzitako 'Sinadura'.

  • Aingeru Epaltza

    Aingeru Epaltza

    3:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Asteburuan hasi ginen hatsa edo arnasa hartzen. Horra, hondarrean, bihurgune zorionekoa, birondo amestua, hainbertzetan aipatu baina inoiz etortzen ez zen kurba madarikatua. Heriotzak gutxitzen hasiak ziren, gutxitzen ere kutsatuen kopurua. Amesgaiztoaren bukaeraren hasiera? Bai to. Baikortasunak egun pare bat baizik ez du iraun: atzo goiti egin zuten berriz ere, bai hilek, bai eri edo gaixo berriek. Mailukada ederra Aste Santua hasterako. Lagun batek telefonoz erran zidan lehengo egunean: zuri-beltzera itzuli gara. Horrela deskribatu zuen pandemiak eragindako egoera. Zuri-beltzera itzuli gara. Bat etorri nintzaion".Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Aingeru Epaltza idazleak.