Itxi

Faktoria magazina

Koronabirusa

"Ikertu dezagun nola dauden haurrak itxialdian, oso egoera berezia da eurentzat"

Aitor Aritzeta eta Nahia Idoiaga Psikologia Doktoreekin hitz egin dugu, itxialdiak haurrengan izan dezakeen eraginari buruz.

  • Haurrak itxialdian

    Haurrak itxialdian

    23:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Itxialdiak haurrengan izan dezakeen eragina ari dira aztertzen EHUko Bilboko Hezkuntzako Fakultateko irakasleak. Nahia Idoiaga irakaslea ikerketa taldeko kide da, eta ikerketan parte hartzera animatu ditu gurasoak. Horretarako, Kideon.eus helbidean dagoen galdeketa erantzun behar dute gurasoek. Aitor Aritzeta Psikologia Fakultateko irakaslea, berriz, gurasoek itxialdi honetan duten arduraz mintzatu zaigu.