Itxi

Sinadura

Amagoia Gurrutxaga

'Haurrak eta lotsa'

Haurrek konfinamendu garai honetan bizi duten 'presoaldia'z aritu da Amagoia Gurrutxaga kazetaria.

  • Amagoia Gurrutxaga

    Amagoia Gurrutxaga

    2:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Atera da gaztea mendira behi zain, igandero bezala, esku soinua bizkarrean hartuta; heldu da aukeratutako larrera  eta hasi da jotzen pareko magalari aurpegia emanez. Badaki gustuko neska horko baserri batean dagoela, bere hauspoaren beroa entzuten. Halaxe ikasiko du gazteak musika jotzen, piezaz pieza. Halaxe lortuko du neskatila emazte bihurtzea.

Halaxe kontatzen zuen Laja soinujoleak bere gurasoen harremanaren genesia: musikaren indarra aldarrikatuz. Gero eta gehiagotan gogoratzen dut haren kontakizuna. Mendi magaletik magalera beharrean, pareko etxe blokeari aurpegia eman eta hauspoa irekitzen ikusten dudalako auzoa, aspaldi ukitu gabeko txistua jotzen entzuten bizikidea, panderoa astintzen plaza bat haruntzagoko auskalo nor. Ez naiz eurekin ezkonduko, baina sekula gustatu ez zaizkidan piezekin ere hunkitu egiten naute, gero eta gehiagotan, gure kaletartasun konfinatu gorabeheratsu honetan. Ez dakit musikaren ala itxialdiaren indarragatik den, baina Ruido de Rabiako Xantiren estiloan irrintzia botatzeko gauza sentitzeraino iritsi naiz" . Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Amagoia Gurrutxaga kazetariak. 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz