Faktoria
Ostegunean
Iker Galarza aktorea, 'Faktoria'ko gertuko elkarrizketan
Nola ari zaio pandemiari aurre egiten Iker Galarza? Zenbat hartu behar izan dio Galarza gizasemeak Galarza aktoreari, 41 egun luze dituen konfinamenduari aurre egiteko?
-
Iker Galarza
Nola ari zaio pandemiari aurre egiten Iker Galarza? Zenbat hartu behar izan dio Galarza gizasemeak Galarza aktoreari, 41 egun luze dituen konfinamenduari aurre egiteko? Eta hainbatean erabili duen umore hori zenbateraino izan du helduleku? Entzun izan diogu ez dela plan luzerik egitearen aldeko, lanean bezala bere bizitza personalean inprobisazioak pisu handia duela eta agerikoa COVID-19 birusa GURE ZIRKUAk aurrikusita zuen emanaldietan eragina izan duela. Ostiralean, 'Faktoria'ko gertuko elkarrizketan, Iker Galarza aktorea.
Diputazio Iraunkorraren Urkulluren agerraldiari eta talde parlamentario guztien bilkurari jarraipen zabala egingo diogu.
10:30ean ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk, Izarok eta Euskadiko Orkestrak osatu duten 'Errefuxiatuarena' kantaren estreinaldiarekin. Ondoren, Idoia Torregarairen umore printza jasoko dugu, eta 'Faktoria etxetik' tartean, Urtz taldeko Xabi Camareroren emanaldia izango dugu.
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".