Itxi

Faktoria

Igor Elortza

'Airean pedalkadak ematen'

'Galtza bakeroak eta bankeroak jantzita', konfinamenduaren itxituratik ihes egiten irudikatu nahi du bere burua Igor Elortza bertsolariak.

  • Igor Elorza bertsolaria

    Igor Elorza bertsolaria

    29:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Bizikleta hartu, kilometro batzuk egin, izerdia bota eta burua askatzeko' irrikitan dago Igor Elortza bertsolaria. Hori da egin nahi duen lehen gauza, martxoaren 15tik indarrean den konfinamendua arintzen denean. 'Airean pedalkadak ematen' irudikatzen du bere burua, egoera berri honetan. Etorkizunera begirako zalantzak ez ditu ezkutatu baina, ingurukoak eta gertukoak osasunez ondo ditu baina, 'Faktoria' saioko gertuko elkarrizketan gogoan izan ditu birusarengatik 'etxeko norbait galdu dutenak, maite duen norbait urrutiko kartzelan duena edo maite ez duen norbaitekin etxean itxita derrigortuta dagoena'.

Bertsolaritza izan da COVID-19aren beste biktima ekonomiko bat. Martxoan bakarrik 150 bertso saio bertan behera gelditu dira eta martxotik ekainera arteko tartea, 'kalte ekonomikoa 400.000 euroko diru-kalteak' utziko ditu birusak. Autonomo gisa ari dira bertsolariak, Igor Elorza bera ere bai eta plazan egiten dituen lanez gain, bertsolarien elkarteko presidentea ere bada orain. Plazara ateratzeko baimena izan arte, 'plaza berri batzuetarako' prestatzen ari dira, bertsoa. eus ataritik eskainiko dituzte bertso saioak. Igande honetan bertan, maiatzaren 3an izango dute lehenengoa. Igor Elortzaren hitzetan, konfinamenduak 'aukera berriak probatzen saiatzeko aukera' baliatu nahi dute.

Gertuko elkarrizketa gehiago

-Josu Zabala

-Amets Arzallus eta Ibrahima Balde

-Txillardegitarrak

-Mertxe Mugika