Faktoria
Asteazkenean
Josu Erkoreka, 'Faktoria'n
Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea izango da asteazken honetako gonbidatu nagusia.
-
Josu Erkorekaren artxiboko irudi bat
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea izango da asteazken honetako 'Faktoria'ko gonbidatu nagusia. Lehendakariak, Segurtasun eta Osasun sailburuak eta bozeramaileak berak goizero koronabirusaren krisia jarraitzeko egiten duten bilearen ostean, 09:30ean, erantzungo die Maite Artolak egingo dizkion galderei.
Aurrez, solasaldian, Mikel Irizar, Hedoi Etxarte eta Iker Rioja elkartuko dira, eguneko albiste nagusien gaineko analisia egiteko.
Goizeko zortziak aurreko zutabea Amagoia Gurrutxagak sinatuko du.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, itxialdian odol emateekin zer gertatzen den kontatuko digu Sabin Urzelai Gipuzkoako odol emaileen elkarteko presidenteak. Gainera, eskolarako itzuleraz ariko gara Shangain bizi den Uxua Gantxegirekin, Hur Gorostiaga Seaskako arduradunarekin eta Ketzu Bedialaunieta, Bastidako ikastolako ikasketa buruarekin (Euskal Herrian itxi zen lehen ikastetxea). Gainera, Bertso barne bidaiaren berri emango digute Alaia Martin bertsolariak eta Oier Iurramendi Bertsozale Elkarteko sustapen eragileak. 'Zientzia eta pazientzia' tartea zabalduko dugu Eneko Axpe 'Maisha' eta Uxune Martinezekin. Urdaibai Bird Centerren sartu-irtena ere egingo dugu, Edorta Unamunorekin.
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".