Sinadura
Amatiño
'Normaltasun berriak ituna behar du'
Normaltasun berrirako bidean arlo pertsonalean, gizarte arloan eta ekonomia mailan egin beharko genukeena azpimarratu du Amatiñok.
-
Amatiño
2:59 min
"Normaltasun berri bila, denetariko ideiak daude baina, iritzi guztien gainetik, uste dut bi direla denok, andre eta gizon, zahar eta gazte, joera batekoak zein bestekoak, biltzen gaituztenak: bata, normaltasun berriak gizakia izan beharko duela ardatz; eta bestea, etorkizuna gure zeregina dela, arlo pertsonalean nahiz gizarte-esparruan
Arlo pertsonalean, aitortu beharko dugu gutako bakoitzak ere zerbait egin beharko duela, ezin dugula beti zain egon noiz besteek arazoak konponduko dizkiguten. Hausnartu beharko dugu, zein den hiritarrik onena izateko errezeta. Hau da, eskalearena den edo emailearena. Ondo dagoela eskaleen zerrendako lehen postuetan agertzea, baina ez dela kalterako izango begiratzea, behingoz, zein postutan ote gauden emaileen rankinean?". Honelaxe hasi du Amatiñok 'Faktoria' saioko ''Sinadura''.