Sinadura
Maddalen Arzallus
'Ikusi eta ikasi'
Ikastetxeen irekiera izan du hizpide Maddalen Arzallus bertsolariak.
-
Maddalen Arzallus
3:03 min
"Ikastetxeak erabiltzen ari direnaren sentsazioa dut. Iparraldean behintzat, bihurtu dira kaiola, bihurtu dira pilatoki, bihurtu dira beraien printzipio guztien aurkako toki. Haurrak pixkanaka ikastoletara itzultzen ari dira, era berean normaltasunera itzultzen ari garenaren isla. Hala omen. Baina haurrek debekatuta daukate elkarren artean jolastea, ezin dute elkar ukitu. Haurrek debekatuta daukate jostailuekin jolastea, ezin dute ezer ukitu. Haurrek egon egin behar dute. Ikastolan, lagunekin, jostailuekin, parkeekin... eta egon. Bost urteko haurrak. Eta irakasleek... zer egin dezakete irakasleek etxera abailduta itzultzeaz gain? Atzo, lehen egunaren ondoren entzun nion bati: hau luze joango da, oso luze...". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Maddalen Arzallus bertsolariak.