Itxi

Sinadura

Garbiñe Ubeda

'Estatuak eta gu'

Pandemia "bi estatuen arteko arrakalan" bizi direnek nola piratzen duten azaldu digu Garbiñe Ubeda idazleak.

  • Garbiñe Ubeda

    Garbiñe Ubeda

    2:57 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Ez dago pandemia bat bezalakorik, mundu molde honen habe ukiezin bakarrak, ezarrita dauden estatuak direla konturatzeko. Ezer kuestionatu bada, estatu izatera iristen ez den guztia izan da. Ezer indartu eta betikotu bada, estatua eta bere indar zentripetoa izan da. Baina zein inozo eta zentzugabea dirudien, inolako mugarik ezagutzen ez duen birusari, nola, eta kurioski, mugen bidez definitzen eta hesitzen diren aginte-estruktura horietatik aurre egin nahia. Ondotxo dakigu zer den hori, bi estatuen arteko arrakalan bizi garenok. Horra". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Garbiñe Ubeda idazleak.