Itxi

Faktoria magazina

Auzoko Eguna 2020

Iruñeko Alde Zaharreko herritarren elkartasuna eskertzeko mosaikoa

Auzoko Eguna maiatzaren 30 ean ospatzen dute, baina aurten ezingo dutenez, auzokoen argazkiekin mosaikoa egiteko argazkiak biltzen ari dira. Aste honetan izan behar du.

  • Mosaikoa egiteko deialdiaren kartela

    Mosaikoa egiteko deialdiaren kartela

    6:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

Atzekalde zurian, hurbiletik ateratako argazki bertikala. Horixe da bete beharreko araua. Iruñeko Alde Zaharreko bizilagunei edo auzoarekin lotura dutenei egindako eskaria da. Izan ere, pandemiak eragindako itxialdi egoera honetan, elkartasun keinu garrantzitsuak sortu dira auzoan eta hori eskertzeko, jai batzordeak mosaiko bat osatu nahi du, gero auzoan ikusgai jartzeko. Non jarriko duten eta nolakoa izango den, ezin dute esan, sorpresa eman nahi dutelako.

Argazkiak aste honetan bidali behar dira  647487108 zenbakira edo azjaiak@gmail.com helbidera.

Argazkia ateratzeko, argazkilaria ere eskura jarriko dute.

Ekiotz Lakasta, Iruñeko Alde Zaharreko Jai Batzordeko kideak eman dizkigu azalpenak Faktoria saioan eta argibide zehatzak hor dituzue entzungai. Eta informazio gehiago izan dezakezue aldezaharra.eus atarian.