Itxi

Faktoria magazina

EUSKADIKO GAZTE ORKESKTRA

"Audizioak etxetik egiteak baditu alde onak, perfekzionistago egiten zaitu"

Ezohikoa izan da EGOk aurten erabilitako aukeraketa modua. Aurrez aurre ezin, eta etxetik bidali behar izan dituzte hautagaiek beren frogak. Aurrera egin duten lau musikari gazterekin hitz egin dugu.

  • Euskadiko Gazte Orkestra, iaz

    Euskadiko Gazte Orkestra, iaz

    22:15 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aurten ere ilusiorik handienarekin aurkeztu dira 16 eta 27 urte arteko ia 200 gazte, Euskadiko Gazte Orkestrako kide berri izateko, eta horietako berrogeita hamazazpik lortu dute, urrats bat aurrera egin, eta orkestra gazte honetako kide izatea. Hogeita lau titularrak dira eta beste berrogeita hiru ordezkoak.

Zeharkako flauta jotzen du Gasteizko Marina Manterolak, oboea Burlatako Anai Telletxeak, kontrabaxua Jabier Etxepare irundarrak eta biola Peru Odriozola donostiarrak. Eurekin hitz egin dugu hautaketa frogei buruz, EGOko kide izateari buruz eta etorkizunari buruz 'Faktoria'n.